HASIERA DOKUMENTALAK GURI BURUZ
ANIMAZIOA
BESTELAKOAK
BERRIAK TALDEA
KONTAKTUA
TALDEA
RAÚL DE LA FUENTE AMAIA REMÍREZ

Raúl de la Fuente zinema zuzendari eta idazle saritua da. Bere istorioak kontatzeko estiloak izate bat eta edertasuna ematen dizkio kamera aurrean daukanari. Mundu osoan zehar bidaiatu du istorio bila: India, Angola, Laponia, Sierra Leona, Algeria, Mongolia, Ethiopia, Venezuela, Peru, Kuba, Bolivia, Guatemala, Ekuador, Errusia, Kazakhstan, Polonia, Errumania, EEBB, Kanada, Qatar, UK, Suitza, Kaledonia Berria, Haiti, Benin, Togo…  eta beste hainbat herrialdetan zehar.

 

2016ean, Raúl de la Fuente-ren MINERITA filma 88º Oscar©-etarako “shortlist”-ean sartu zen Laburmetrai Dokumentala Onenaren atalean. Filmak 2014an Goya Saria irabazi zuen, Espainiar Zinema Akademiaren saria, Laburmetrai Dokumental Onenarentzako. Estreinatu zenetik izugarrizko ibilbidea darama zinemaldietan, 45 Sari Internazionalekin eta 140 zinemaldi baino gehiagotan parte hartzearekin. Bere lehen luzemetraia, NOMADAK TX (90’), 2007an Espainiar dokumentalik sarituena izan zen Zinemaldi Internazionaletan (17 sari 150 baino zinemaldi gehiagotan).

 

Raúl de la Fuentek animazioa eta hezur-haragizko irudiak nahasten dituen  ANOTHER DAY OF LIFE (“Beste egun bat bizirik”) luzemetraia 2018an estreinatuko du.

Amaia Remírez 2009an hasi zen Kanaki Films-en lanean ANOTHER DAY OF LIFE (“Un Día Más Con Vida”) filma ekoizteko. Lehenago, ekoiztetxe desberdinentzako hainbat serie eta programa ekoitzi ditu. MINERITA (2013), VIRGEN NEGRA (2012), I AM HAITI (2014) eta Haiti-ri buruzko trilogia dokumentala ekoitzi ditu baita ere, guztiak Raúl de la Fuentek zuzenduak. 2009tik aurrera hainbat dokumental eta spot ekoitzi ditu Angola, Togo, Bonin, Boli Kosta, Mozambike eta Qatar bezalako herrialdeetan.

 

Egun, Kanaki Films-en ANOTHER DAY OF LIFE luzemetraian lanean ari da ekoizle eragile moduan.

 

Cartoon Movies-en 2018ko europar ekoizlerik onena izendatua.

E-mail: info@kanakifilms.com
Tfn: +34 948 338 700
Artikutza Plaza 4, bajo 2
20015 San Sebastian